Sansek urrezko hiru puntu lortu ditu gaur arratsaldean Anoetan Bilbao Athletic-en aurka.
Partidua ez da ondo hasi José Ramón Eizmendiren talderarentzat, izan ere, Bilbao Athletic-ek jokoa gehiago kontrolatzen zuen eta naiz eta erritmoa lasaia izan, ezker hegala arriskua sortzen zuen.
Ordu laureen pasa eta gero Sanse esnatu egin da eta ohizko jokoa egiten hasi da. Sanseren ezker hegala ere martxan ipini da eta donostiarrek jokoa kontrolatu dute.
Ala eta guztiz ere, Bilbokoak izan dira lehenengo gola sartu dutenak 30. minutuan. Korner jaurtiketa batean Larreategik egin du gola, atzelari txuri urdinak baloia ateratzeko gai izan ez direnean.
Atsedenaldirako geratzen ziren minutuetan ez batak eta ez besteak ez dute partiduaren controla lortu.
Bigarren zatian Sanse indartsuago irten da. 49. minutuan díaz de Ceriok control txarra egin du area barruan, baina jokaldia guztiz arriskutsua zen.
Azkenean, 57. minutuan, Arbillak baloia eskuarekin ikutu du area barruan eta Agirretxek penaltia gola bilakatu du.
Gol honekin txuri-urdinak goruntz joan dira eta 63. minutan berriro Agirretxek jaurtiketa bortitz bati esker areaz kanpotik Alcalde gainditu du.
Garaipena patrikan zutela, Sanse erasoan jarraitu du baina minutu gutxi geratzen zirenean hiru puntuak ziurtatu ditu.