.:: Sanse Hools Antifascistas Erreala ::.

 

 
Sanse Hools Antifascistas Erreala


Menú

.: HASIERA :.
.: HiSTORiA :.
.: ARGAZKIAK :.
.: FOROA :.
.: MATERIALA :.
.: SANSE :.
.: ADIERAZPENAK :.
.: KONTAKTUA :.
.: LOTURAK :.

Euskal Herria

Aitor Zabaleta Beti Gogoan!!

Real Sociedad de Futbol


Oso bitxia izan da gaur Zubietan bizi den partidua. Azkeneko emaitzak (2-3) ez da zelai gainean ikusi denaren laburpen zehatza, donostiarrak aurkaria baino askoz gehiago izan direlako. Baina harrigarria bada ere, 2-1 aurretik azkenik jarri direnean agian erlaxatu dira txuri urdinak eta merezi ez zuten bi gol jaso dituzte azken minutuetan. Beraz playoffan sartzea normalena izango bada ere, donostiarrek Ligako azken zati honetan hoberantz jo behar dute azken bi norgehiagokak galdu eta gero. Hurrengoa Marinoren zelaian lehiatuko da igandean, 19.00etan. Egia esateko Real Oviedo taldea, kanpoko zale ugari Zubietako harmailetara erakarri dituenak, Sanse baino hobeto atera da zelaira. Laugarren minutuan bertan aurretik jarri da, Nacho Garcíak Albertoren baloi sakona aprobetxatu denean. Bigarren golatik nahiko hurbil egon dira asturiarrak hurrengo minutuetan. Sanse kontrakoa baino ordu laurden geroago sartu da partiduan, baina hori lortu duenean berdinketa sartzeko izan da, Oskitzen burukada arriskutsu baten ondoren. 15. minutuan, Díaz de Ceriok arraseko erdiraketa bidali du areako ezker puntatik, Oskitzek bizkortasunez baloia pasatzen utzi du eta bigarren zutoinean Estradak berdinketa ezarri du markagailuan. Handik aurrera norgehiagokaren kontrola gero eta handiagoa izan da donostiarren aldetik, eta Oskitzek zenbait aukera alferrik galdu ditu lehen zati honetan, batez ere ia bukatzean Agirretxeren jokaldi handi baten ondoren gozatu duena.





















GORA ERREALA